PORRA. Parte-hartzaile asko eta asmatzaile finak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-02-27 22:43

Atzoko Kutxa Sariko finalen harira abian jarririko porrako sariak ere eman genituen Beotibarren.

Guztira 13 lagunek parte hartu dute (eskerrik asko!) eta 8 lagunek asmatu zuten. Gauzak hala, irabazleen artean Emakumea Pilotari kit bat zozketatu genuen eta parte hartzaileen artean beste bat. Hona hemen sarituen izenak:

  • Asmatzaileen artean: Txus
  • Parte-hartzaileen artean: Nagore Arozena
Ea hurrengoan ere erantzun antzekoa (edo hobea, zergatik ez...) jasotzeko moduan garen. Hori bai, bestela ere eskertuko genuke tarteka-marteka Erantzunak atalean feedback pìttin bat.

Mila esker eta segi bisitan etortzen!


Utzi iruzkina: