Partaidetzako emakumeen topagunea Amasan, larunbatean

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-04-21 12:54

Datorren larunbatean, apirilaren 24an, egingo da Amasan Gipuzkoan zehar martxan ditugun emakumeen paleta ikastaro ezberdinetako kideen topaketa.

Bertan, herri ezberdinetakoek elkarren aurka partidatxoak jokatzeko aukera izango dute, arratsaldeko 16:30etik aurrera, 19:30era arte. 20 lagunetik gora dira izena eman dutenak eta ordu eta erdiko bi saiotan (bi multzotan, beraz) banatu ditugu, jokatzeko aukera handiagoa izan dezaten.

Iaz Getarian eta Tolosan egin genituenak arrakastatsuak izan ziren, hemen beheko irudietan ikus dezakezuen bezala.

Ondo pasa eta animo!


Utzi iruzkina: