Paredes-Etxarri eta Tejedor ahizpentzat Getaria eta Hernaniko Pala Txapelketetako txapelak
Iragan berri zaigun asteburuan zehar erabaki dira hurrenez hurren Getaria eta Hernaniko emakumeen pala txapelketetako aurtengo txapeldunak.
GETARIAKO NESKEN V. PALA TXAPELKETA
Ostiral iluntzean jokatu zituzten azken bi partidak herriko frontoian. Jaialdiari hasiera Kopako finalarekin eman zioten eta amaiera, berriz, final nagusiarekin, Ligakoarekin hain justu ere.
Kopako finala:
1. bikotea |
2. bikotea |
Irune-Naroa, 18 |
Edurne-Miren, 30 |
Ligako finala:
1. bikotea |
2. bikotea |
Naroa-Arrate, 27 |
Juani-Leire, 30 |
Aurten 14 bikotek hartu dute parte guztira txapelketan eta balorazio ona egin dute antolatzaileek. Ea datorren
HERNANIKO EMAKUMEEN III. PALA TXAPELKETA
Larunbat goizean, hilak 19, jokatu zuten Hernaniko Txapelketako finala. 3. eta 4. posturako partida, berriz, bihar jokatuko da 20:30etik aurrera.
3-4.postua:
1. bikotea |
2. bikotea |
Mari Jose-Marta |
Axun-Karmele |
Finala:
1. bikotea 2. bikotea Idoia-Iratxe, 25 Mª Jose-Kristina, 19
Familien arteko lehia izan zen finalekoa, Idoia eta Iratxe Tejedor eta Mª Jose eta Kristina Galdeano aritu baitziren nor baino nor. Partida polita jokatu zuten eta amaieran gustura ziren bai pilotariak eta baita bertaraturiko ikusleak ere.
ZORIONAK ETA BEJONDEIZUELA!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: