Paletako begiraleentzat formazio ikastaroa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-10-27 22:31

Emakumea Pilotari egitasmoaren baitan, aspaldiko urteotako asmo bat gauzatze bidean jarriko da laster barru, hau da, paleta ikastaroak ematen diharduten edo emateko prest leudekeenentzat formazio ikastaroa. Bertan, besteak beste, irakaskuntza-ikaskuntza prozesuaz hitz egingo da eta begiralearen gida bat ere aurkeztuko da (ohiko akatsak eta berauen zuzenketa, entrenamenduen egitura, saioen plangintza, etab.).

Hona hemen egun eta orduei buruz zehaztasun gehixeago:

  • Noiz:
    • Azaroak 5, 19:00-21:00
    • Azaroak 6, 10:00-13:00
  • Non: Anoetako Kirol Etxean (Donostia)
  • Izenematea: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioan.

Interesatuoi bertaratzeko gonbidapena luzatuz, hurrengo albistera arte!


Utzi iruzkina: