Ostiralean jarriko da abian Trinketeko IV. Emakumea Pilotari Txapelketa
Ostiral honetan bertan, apirilaren 16an, jarriko du martxan Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak Trinketeko IV. Emakumea Pilotari txapelketa.
Aurreko edizioetako ildoari segiz, pilotariak 2 mailatan arituko dira, lehenengoan eta bigarrenean. Antolakuntzak bakoitzaren joko-maila kontuan hartuta bikote orekatuak osatzeko saiakera egin du beste behin ere. Guztira 15 bikote arituko dira lehian, 5 lehenengo mailan eta 10 bigarrenean. Aurten gorakadatxoa izan da parte hartzeari dagokionez, iaz baino 2 bikote gehiago arituko baitira, bana lehenengo mailan eta bigarrenean.
Hona hemen bikoteak:
1. maila 2. maila Itxaso Echave – Naty Evaristti Garbiñe Tijero – Mirari Pagola Maitane Aburuza – Uxue Fernandez Maite Redondo – Ainhoa Garmendia Mirari Etxegia – Goiatz Manzisidor Amaia Irazustabarrena – Maider Semper Patri Espinar – Ainhoa Montes Miren Goikoetxea – Alaitz Bañales Eneritz Perez – Nagore Arozena Eli Gutierrez – Irati Ugalde Ane Lizeaga – Loiola Zuazu Miren Randez – Eli Pagola Miren Aierbe – Eluska Arrondo Esti Arriola – Estitxu Pierola Arantxa Goenaga – Ainhoa Moron
1. mailako txapelketa hasiko da asteburu honetan eta 2.a, berriz, hurrengoan. 1. mailakoek Irurako Ametsa trinketean jokatuko dituzte partida guztiak, eta, 2. ekoak Donostiako Gaska eta Irurako trinketearen artean arituko dira. Partida guztiak ostiral iluntzetan jokatuko dira.
1. mailako txapelketa apirilaren 16tik maiatzaren 28ra bitartean jokatuko da eta 2. mailakoa apirilaren 23tik ekainaren 11ra bitartean.
Jardunaldiz jardunaldi emango dizuegu emaitzen berri.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: