Olçomendi-Housset eta Urkizu-Comet finalera
Atzo jokatu ziren Irungo Ramuntxo Berrin Trinketeko Emakumezkoen II. El Diario Vasco Sariko fnalerdiak. Hona hemen emaitzen taula:
1. taldea | 2. taldea | ||
Olçomendi-Housset | 30 | 23 | Bordagaray-Arozena |
Mendizabal-Graciet | 23 | 30 | Urkizu-Comet |
Lehen finalerdian Maritxu Housseten segurtasun eta erregulartasunak desorekatu zuen balantza, munduko atzelaririk onena ez bada hortxe-hortxe dabilela garbi erakutsiz. Atzean nagusi izan zen eta Nagore Arozena lizartzarra mendean izan zuen ia partida osoan zehar. Hasiera samarretik ireki zuten markagailuan 5-6 tantoko aldea gorriek, eta, galtzaileak 20-23 gerturatu baziren ere, ez zuten galtzeko arriskurik izan.
Bigarren finalerdian, berriz, iaz txapela jantzi zuten Urkizu-Cometek eskuratu zuten garaipena. Partida oso ona egin zuten biek ala biek, ahal zuten guztietan Maider Mendizabali eroso jokatzeko aukerarik ez emanaz eta pilota buruz gain pasatuz. Honek, gainera, 10. tantoaren bueltan kolpe bat hartu zuen eskuin orkatilan, palea hautsi zuen,... eta ez zen bete-betean aritu handik aurrera. Amaieran, merezimendu osoz lortu zuten finalerako txartela.
Honenbestez, finaleko zein 3. eta 4. postuetako partidak multzo bereko pilotariek jokatuko dituzte, uztailaren 5ean, goizeko 11.15etik aurrera. Hemen kartelera:
1. taldea | 2. taldea | |||
3-4.postua | Mendizabal-Graciet | 30 | 20 | Bordagaray-Arozena |
Finala | Olçomendi-Housset | 18 | 30 | Urkizu-Comet |
3-4.postua
Finalistak
Ligaxkan ere jokatu zuten elkarren aurka lau bikote hauek. Orduko hartan, Mendizabal-Gracietek (30-14) eta Olçomendi-Houssetek (30-24) lortu zituzten garaipenak. Dena den, edozer gauza gerta daiteke datorren igandean.
Zorte on eta animo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: