Oiartzungo ikastaroan izena emateko epea irekita hilaren 28ra arte

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-11-18 13:18

Iragan astelehenetik, azaroak 16, ia hilaren amaierara arte, azaroak 28, irekita dago Oiartzunen antolatuko den emakumeen paleta ikastaroan izena emateko epea.

Azarotik ekainera, astean behingo maiztasunarekin, ordu eta erdiko paleta saioak egingo dituzte izena emandakoek, teniseko pilotarekin eta paleta arinekin. Saioak zuzentzeko Jarduera Fisiko eta Kirolaren Zientzietan lizentziaturiko teknikari bat izango dute. Ikasturtearen amaieran, gainera, azken festa batean, Gipuzkoako herri ezberdinetan (Ibarra, Tolosa, Azkoitia, Azpeitia, Donostia, Hernani, Zarautz eta Getaria) ikastaroa egiten ari diren emakumeekin bilduko dira, Emakumea Pilotari egunean. Iaz 80 elkartu ziren eta egun pasa ederra egin zuten Iruran. Ikasturtean zehar, berriz, 120 emakumetik gora jardun ziren Gipuzkoan barrena antolatutako ikastaroetan.

 

Hona hemen ikastaroaren ordutegia:

·        Astelehenak, 20:00-21:30

 

Ikastaroaren ezaugarririk nagusienak hauek dira:

  • Hasiera: azaroaren 30ean
  • Amaiera: ekainaren amaieran
  • Materiala: irakasleak eramango du.
  • Pilotalekua: Haurtzaro ikastolakoa
  • Ikastaroaren kuota: 105€/ikastaro osoa + asegurua
  • Informazio stand-a: azaroaren 16an kiroldegian (goizez)

Ikastaroan izena emateko aukera dago bai Oiartzungo kiroldegian eta baita Gazte Informazio bulegoan ere, izenemate orriak betez. Horrez gain, 665988588 telefono zenbakian ere eman liteke izena.


Utzi iruzkina: