Nesken artean paleta sustatzeko saioak Oiartzunen ostiralera arte

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-06-15 13:33

Oiartzungo Udala eta Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa elkarlanean hasi dira nesken paleta indartzeko asmoz. Hori dela eta, atzo hasi eta ostirala bitartean sustapen saioak egingo dituzte Haurtzaro Ikastolako frontoian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera.

7-14 urteko dozena bat neskatik gora dira izena eman dutenak eta paletarekin lehen urratsak ematen hasiko dira, begirale baten gidaritzapean, datorren ikasturtean jarraitzeko aukera izanik, ziurrenik. 

Ondo pasa!


Utzi iruzkina: