Neska Jubenilen Udaberri Saria hastear

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2012-02-23 15:52

Martxoko lehen asteburuan jarriko da abian Udaberri Sariaren 2.edizioa. Ezker hormarako antolaturiko lehiaketa honetan parte hartzeko aukera zuten trinketeko txapelketan jardungo ez dutenek. Guztira 6 taldek eman dute izena, bina elkarte bakoitzetik. Hona hemen hainbat xehetasun:

Parte hartzaileak

INTXURRE 1

INTXURRE 2

SU-BERRI A

SU-BERRI B

ZUBIETA 1

ZUBIETA 2

Lehiaketa sistema
Itzuli bateko ligaxka
Egutegia
Ligaxka: martxoak 4, 11, 18, 25 eta apirilak 1
Azken fasea: apirilak 22 eta 29

Astez asteko partiden berri ematen saiatuko gara, ahal dugun heinean, txoko honetan. Baita jardunaldi bakoitzeko emaitzak eta gorabeherak aipatzen ere.

Datorren astera arte!


Utzi iruzkina: