Neska jubenilen Gipuzkoako txapelketa azken txanpan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-12-18 18:04

Aurreko asteburuan amaitu zen ligaxka, igande goizean Hernaniko udal pilotalekuan jokatutako hiru neurketekin. Ligaxkan zehar 5 neurketa jokatu ditu talde bakoitzak. Txapelketa azaroaren 10ean hasi zuten, Anoetan, eta  abenduaren 29an izango du amaiera. Izan ere, orduan jokatuko da finala. 

Datorren larunbatean jokatuko da jubenilen Gipuzkoako Txapelketako finalerdia. Izan ere, ligaxka lehen postuan amaitutako taldeak, Hernani 1, finalera igarotzeko txartela esku artean du.

Hona hemen txapelketako sailkapena nola geratu den behin ligaxka amaituta:

Postua Taldea Puntuak J I G A K EA
1 HERNANI 1 10 5 5 0 150 76 0
2 KUKU 1 9 5 4 1 143 92 0
3 ATAUN 8 5 3 2 127 119 0
4 HERNANI 2 7 5 2 3 115 119 0
5 HERNANI 3 6 5 1 4 112 132 0
6 KUKU 2 4 5 0 4 41 150 1

Datorren larunbatean Kuku 1-Ataun norgehiagoka jokatu da arratsaldeko 16:00etan hasita Intxaurrondon. Partida hau irabazten duena finalera igaroko da. Ondoren nagusien mailako emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako finalerdiak jokatuko dira.


Utzi iruzkina: