Neska jubenilen Gipuzkoako txapelketa. Azken jardunaldiaren faltan

Neska jubenilen Gipuzkoako txapelketa. Azken jardunaldiaren faltan Emakumea Pilotari | 2007-12-04 14:26

Dagoeneko 4 jardunaldi jokatu dira Gipuzkoako neska jubenilen txapelketan. Anoeta, Hernani eta Ataunen ari dira txandan-txandan partidak jokatzen Kuku, Hernani eta Ataungo pilota elkarteetako 6 taldeak.

Hona hemen igaro den asteburuan jokatu ziren laugarren jardunaldiko partiden emaitzak:

ATAUN 30 28 HERNANI 2
KUKU 2 11 30 HERNANI 1
KUKU 1 30 18 HERNANI 3

Ligaxkako azken jardunaldia, 5.a, hain zuzen ere, Hernanin jokatuko da abenduaren 15ean.

Ligaxka amaitu ostean, abenduaren 29an jokatuko da txapelketa honetako finala, Gipuzkoako emakumezkoen elkarteen arteko txapelketaren finalarekin batera.

 


Utzi iruzkina: