Mundiala!

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-11 13:09

Ez dugu hiztegian hitz aproposagorik aurkitu joan den larunbatean, hilak 7, Iruran ospatutako Emakumea Pilotari Eguna deskribatzeko. Goizean goiz hasi eta ia ilundu arte giro ona, festa eta lagunarte atsegina izan ziren nagusi.

10ak aldera heldu ziren pilotalekura, kotxez zein autobusez, urtean zehar antolatutako ikastaroetan aritutako 80 bat emakume. Arrasate, Azkoitia, Azpeitia, Getaria, Zarautz, Donostia, Hernani eta Tolosan jardun dutenen erdiak, gutxi gorabehera.

 

 

Lehen segundutik azkeneraino, parte hartze ezin aktiboagoa eta festa gosea gailendu ziren. Tartean burutu ziren Gipuzkoako II. Txapelketa herrikoia (final laurden, finalerdi eta finalak), guztira ordubeteko iraupena izan zuen paleta saioa, opari banaketa, sari banaketa, bazkaria, Naroari egindako omenalditxoak, dantza saioa, aulki jokoa, hizketaldiak, tabernara egindako osteratxoren bat... Amaieran, denak gustura, eta, bat baino gehiago, bukatu izanaren penaz.

MILA ESKER denoi! Plazer handi bat izan zen!

Jarraian dituzue txapelketa herrikoiko emaitzak:

Final laurdenak:

Azkoitia - Zarautz          06  -  10

Azpeitia - Getaria          07  -  11

ArrasateTolosa         06  -  11

 

HernaniDonostia       12  -  05

 

 

Finalerdiak:

 

Zarautz - Getaria            04  -  14

 

 

Tolosa - Hernani             03  -  08

 

 

Finala:

 

Hernani  -  Getaria         11  -  16

 

"Argazki galeria"n dituzue bertan ateratako argazki batzuk.


Utzi iruzkina: