Motorrak berotzen...

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-01-14 12:12

Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko bi txapelketa ate joka ditugu dagoeneko. Iaz antolatu ziren estraineko edizioak, eta izaniko arrakasta ikusirik, aurten berriro ere antolatuko dira.

II. Emakumea Pilotari Irekia

2. mailako txapelketa bezala aurkez genezake, bertan parte hartzea debekatuta baitute DV sarian titular arituko diren pilotariek.

Iaz 12 bikote aritu ziren (tartean arabar bat), eta aurten, berriz, 20 dira izena emandako bikoteak (13 gipuzkoar, 6 napar eta arabar bat). Aurten gainera, Agiñakoaz gain, beste pilotaleku bat ere erabiliko da egoitza bezala.

Urtarrilaren 24an hasiko da, eta amaiera martxoaren 14an izango du.

Emakumezkoen II. El Diario Vasco Saria

Iaz antolatu zen lehen aldiz goi-mailako txapelketa hau, eta aurten emango zaio jarraipena. Hala ere, aldaketa batzuk izango ditu iazkoarekiko. Izan ere, 8 bikotetik 6ra igaroko da (bikoteen maila igoz), eta partidak igande goizetan bakarrik jokatuko dira.

Otsailaren 1ean hasi eta martxoaren 1ean amaitzea aurreikusten da.

Informazio gehiago eskuratu ahala helaraziko dizuegu. Bitartean, ondo izan!

 


Utzi iruzkina: