Martxan dauden Nesken Pilota Eskola eta emakumeen paleta ikastaroak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-12-17 09:13

Ikasturtea duela bizpahiru hilabete hasi bazen ere, ordutik tarteka-marteka baino ez dugu kaleratu txoko honetan ikastaroen eta pilota eskolen eskaintzaren berri. Hori dela eta, sarrera honetan une honetako aukera posibleen berri eman nahi dizuegu.

Nesken Pilota Eskolak (10-16 urte bitartekoentzat)

Herria
Lekua
Eguna-Ordua
Zarautz
Zinema
(Gaztelekua)
Asteazkenak.
17:00-18:30
Aia
Aiako frontoia
Ostiralak.
16:30-18:00
Azpeitia
Betharram
Astelehenak.
17:15-18:45
Ataun
Auzoeta pilotalekua
Asteazkenak.
17:00-19:00
Astigarraga
Udal pilotalekua
Ostegunak.
16:45-18:00

Ikasturteak ekainera arteko iraupena izango du, ohi bezala eta ordaindu beharreko kuota 90€koa da, materiala barne.

Emakumeen paleta ikastaroak (18 urtetik gorakoentzat)


Herria
Lekua
Egunak-Orduak
Zizurkil
Udal pilotalekua
Astearteak.
19:30-21:00
Ibarra
Kiroldegiko pilotalekua
Astelehenak.
19:00-20:30
Tolosa
Beotibar
Astearteak.
9:00-10:30
Villabona
Behar-Zana frontoia
Ostegunak.
15:00-16:30
Zarautz
Aritzbatalde
Astearteak,
10:00-11:30.
Ostiralak,
14:30-16:00
Getaria
Udal pilotalekua
Asteazkenak.
21:00-22:15
Oiartzun
Haurtzaro Ikastolako
pilotalekuan
Astelehenak.
20:00-21:30
Donostia
Atano III




Karmelo Balda
Astelehenak,
17:00-18:00.
Asteazkenak,
10:00-11:30.
 
Astelehenak,
19:00-20:00
Hernani
Udal pilotalekua
Astelehenak,
9:30-11:00.
Astearteak,
15:00-16:30.
Ostegunak,
14:45-16:15.

Ikasturteak ekainera artek iraupena du kasu honetan ere eta kuota 105€koa da.

Inork informazio gehiago nahi balu eskura ditu honako bideak: Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioa (943471463) edo emakumeapilotari@yahoo.com e-posta helbidea.


Utzi iruzkina: