Martxan da Euskal Liga

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-01-14 12:03

Pasa den asteburuan jarri zen abian Euskadiko Euskal Pilota Federazioak antolatzen duen Euskal Liga, ezker horman. Bertan, EAEko eta Nafarroako pilota elkarteek parte har dezakete, euren lurraldeetako txapelketetan lorturiko postuen arabera leku bat gordetzen zaielarik.

Bi maila bereizten dira, "Gazteak" (jubenilak arte) eta "Nagusiak", eta bietan ari dira parte hartzen Gipuzkoako neskak.  Gazte-mailan, Hernaniko 3 bikote eta Ataungo 1 ari dira (Gipuzkoako Txapelketan lehen 4 postuetan sailkatuak). Nagusien kategorian, berriz, hiru dira taldeak: Su-Berri (Gipuzkoako txapelduna), Hernani (4.a) eta Intxaurrondo (5.a).

Urtarrilaren 10eko asteburuan hasi eta, gutxi gorabehera, otsailaren amaierara arteko iraupena izango du txapelketa honek.  


Utzi iruzkina: