Lizarrara joan ziren txapelak
Joan zen larunbatean, martxoaren 21ean, eman zitzaion amaiera ezker hormako II. Emakumea Pilotari Irekiari. Anoetako Alkartasuna frontoian jokatu ziren finala eta 3 eta 4. posturako norgehiagokak.
Jende asko bertaratu zen azken jardunaldira, txapelketan jardun duten pilotari asko tartean, amaieran euren saria jasotzeko aprobetxatuz. Izan ere, partehartzaile orok eskuratu zuen poltsa bat txapelketan parte hartu izanaren esker on moduan.
Hona hemen emaitzak:
Zer | 1. taldea | 2. taldea | ||
3-4.postua | Agirre-S.Aristorena | 18 | 30 | Y.Aristorena-Contin |
Finala | Redondo-Errasti | 14 | 30 | Diez-Okariz |
Oraindik garaiz den arren, balantzea positiboa izatea espero behar da, lehen ediziotik bigarrenera partehartzeak gora egin baitu (8 bikote gehiago), eta, gainera, leku ezberdinetatik hurbildu dira parte hartzaileak. Besteak beste, Nafarroako 6 bikote aritu dira, arabar batekin batera. Gipuzkoak ere ordezkaritza zabala izan du, 13 bikoterekin.
Amaieran, batzuk besteak baino gusturago, baina, denak ziren konforme txapelketarekin.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: