Lilaton 2010. Emakumea Pilotari korrika ere

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-03-11 18:18

Iragan igandean, Emakume Langilearen Nazioarteko Egunaren bezperan, martxoaren 7an, burutu zen Donostian Lilaton lasterketaren 21. edizioa.

Aurreko urteetan ere hainbat eta hainbat izan badira bertan parte hartu eta gure ekintzetan zebiltzanak, aurtengo ekitaldirako deialdi berezia zuzendu genien paletako ikastaroetako emakumeei eta pilotari federatuei. Parte hartzeaz gain Emakumea Pilotariko nikia eramatea soinean. 20 bat lagun bildu ziren familia-argazkira, nahiz eta badakigun beste asko eta askok hartu zutela parte euren lagun kuadrilatxoen babesean (argazki galeria 2n argazki gehiago).

Zorionak denoi eta eutsi horri!


Utzi iruzkina: