IV. Emakumea Pilotari eguna bihar Iruran
Bihar, maiatzaren 29an, ospatuko da Iruran IV. Emakumea Pilotari eguna. Bertan elkartuko dira, Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak 2004tik martxan duen Emakumea Pilotari proiektuaren baitan, aurtengo ikasturtean emakumeen 20 urtetik gorako paleta ikastaroetan aritu diren emakumeak. Ikastaroetan ibilitako 80-90 lagun inguru izango dira bertaratuko direnak, guztira ikasturtean parte hartu dutenen erdiak, gutxi gorabehera. Azken festa honetan, besteak beste, Emakumezkoen Gipuzkoako III. Txapelketa Herrikoia jokatuko da. Txapelketa honetan ikastaroa garatu den herri bakoitzak bere ordezkaritza izango du, 11 bikote izango baitira lehia bizian arituko direnak: Oiartzun, Zizurkil, Donostia, Tolosa, Azpeitia, Zarautz, Hernani, Azkoitia, Getaria, Arrasate eta Ibarra. Taldeak 2 multzotan banatuko dira (A multzoa 6 talderekin eta B multzoa 5 talderekin). Multzo bakoitzean denak denen aurkako ligaxka jokatuko dute eta lehen bi postuetan sailkatuek finalerdietarako txartela poltsikoratuko dute. Iaz Getariako bikotea izan zen garaile. Txapelketaz gain, hala ere, paleta saioa ere izango da. Pilotalekua sei gunetan banatu eta hainbat joko egoera landuko dituzte bertaratutako emakumeek. Saio honetan 80 batek parte hartzeko aurreikusten da. Saioa amaitu ostean txapelketa herrikoiko azken fasea jokatuko da: finalerdiak eta finala. Bazkaria eta trikitilariak ere ez dira faltako ikasturteko lana merezi bezala ospatzeko, eta ezta oroigarriak ere. Emakumea Pilotari Egunari hasiera goizeko 10ak aldera emango zaio, emakumeen iritsierarekin, eta arratsaldeko 8.30ak aldera arte luzatuko da festa. Jarraian, egitarauan, zehatzago agertzen dira ekintzak eta ordutegiak: EGITARAUA 10:00 – 10:30: Irurako frontoira iritsi eta saiorako prestatu. Partida jokatu behar dutenek beroketa. EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO III.TXAPELKETA HERRIKOIA 10:30 – 12:00: Ligaxka (ikus taulak)
A. multzoa B. multzoa 1. Oiartzun 7. Hernani 2. Zizurkil 8. Azkoitia 3. Donostia 9. Getaria 4. Tolosa 10. Arrasate 5. Azpeitia 11. Ibarra 6. Zarautz
Finalerdiak |
FINALA |
A1 - B2 |
Irabazlea 1 / irabazlea 2 |
B1 - A2 |
1. eremua |
2. eremua |
3. eremua |
||||
1 |
Oiartzun vs. Zizurkil |
1 |
Donostia vs. Tolosa |
1 |
Azpeitia vs. Zarautz |
|
2 |
Hernani vs. Azkoitia |
2 |
Oiartzun vs. Azpeitia |
2 |
Getaria vs. Arrasate |
|
3 |
Tolosa vs. Zarautz |
3 |
Hernani vs. Getaria |
3 |
Zizurkil vs. Donostia |
|
4 |
Zizurkil vs. Azpeitia |
4 |
Azkoitia vs. Ibarra |
4 |
Oiartzun vs. Tolosa |
|
5 |
Donostia vs. Zarautz |
5 |
Azkoitia vs. Arrasate |
5 |
Hernani vs. Ibarra |
|
6 |
Donostia vs. Azpeitia |
6 |
Oiartzun vs. Zarautz |
6 |
Zizurkil vs. Tolosa |
|
7 |
Getaria vs. Ibarra |
7 |
Hernani vs. Arrasate |
7 |
Oiartzun vs. Donostia |
|
8 |
Tolosa vs. Azpeitia |
8 |
Zizurkil vs. Zarautz |
8 |
Azkoitia vs. Getaria |
|
9 |
Arrasate vs. Ibarra |
|
|
|
|
SAIOA
12:00-12:15: Beroketa.
12:15-13:15: Saioa, 6 talde eta gunetan.
EMAKUMEZKOEN GIPUZKOAKO III.TXAPELKETA HERRIKOIA
13:30-13:50: 1. finalerdia: A1 / B2
2. finalerdia: A2 / B1
13:55: FINALA
A1/B2 vs. A2/B1
14:10: Oroigarri eta sari banaketa.
15:00: BAZKARIA ETA PARRANDA TRIKITILARIEKIN
20:30: ITZULERAKO AUTOBUSAREN IRTEERA
Iruzkinak
Utzi iruzkina: