Informazio stand-a Zarautzen

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-10-13 14:13

Gaur, urriaren 13an, eta bihar, urriaren 14an, 18 urtetik gorako emakumeentzat antolatu den Zarauzko paleta ikastaroaren berri emateko informazio stand bat jarriko da Zarauzko kiroldegian.

Bertan ikastaroaren inguruko informazio zehatza (ordutegi posibleak, lekua, izenematea,...) emango da eta leku aproposa da bertaratutakoen zalantzak argitu eta jakinmina asetzeko ere. Emakumea Pilotari proiektuko teknikari bat izango da bertan bi egunetan, azalpenak bertatik bertara emateko prest.

Hona hemen Zarauzko ikastaroko egun eta ordu posibleak (izena ematean aukeratzeko):

  • Goizez:
    • Asteartea edo ostirala
    • 9:30-11:00 edo 11:00-12:30
  • Eguerdiz:
    • Asteartea, asteazkena edo ostirala
    • 14:00-15:30
  • Arratsaldez:
    • Asteazkena
    • 20:30-21:30

Informazio gehiago nahi izanez gero Gupuzkoako Euskal Pilota Federaziora ere dei daiteke (943471463).


Utzi iruzkina: