III. Emakumea Pilotari Txapelketa. Finalerdiak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-11-20 12:51

Datorren larunbatean, azaroak 22, jokatuko dira Egian (Donostia) ezker hormako III. Emakumea Pilotari txapelketako finalerdiak. Guztira bi partidu jokatuko dira, 2. mailako bat eta 1. mailako beste bat, arratsaldeko 17:30ean hasita.

Neurketak oso garrantzitsu eta erabakigarriak izango dira, irabazleek finalerako txartela eskuratu eta galtzaileek, berriz, txapelketari agur esango diotelako.

Hona hemen partiden taula:

1.

GARMENDIA-ARGAIN

15

30

PIEROLA-UNANUE

2.

TIJERO-URBIETA

30

20

JAUREGI-ELIZEGI

Maila bakoitzean ligaxka amaieran 2. eta 3. postuan sailkatutako bikoteak dira elkarren aurka jokatuko dutenak, lehen sailkatuak zuzenean igaro baitira azaroaren 29an Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den finalera.

Bi donostiar arituko dira, bana maila bakoitzean. 1. mailan Estitxu Pierola eta 2.ean Arantza Elizegi. Biek ala biek dituzte finalean izateko aukerak, nahiz eta horretarako beltz lan egin beharko duten.

Finalak Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dira azaroaren 29an, arratsaldeko 17:30 inguruan hasita. Hona hemen sailkatuta dauden bikoteak:

2. maila

Dominguez-Lucas

Tijero-Urbieta 

1. maila

Fernandez-Montes

Pierola-Unanue

Denok zaudete gonbidatuta.

 


Utzi iruzkina: