III. Emakumea Pilotari Txapelketa. 4. jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-11-06 14:04

Datorren larunbatean, azaroaren 8an, Oreretako Fanderia pilotalekuan jokatuko dira ezker hormako III. Emakumea Pilotari txapelketako 4. jardunaldiko norgehiagokak.

 

 

 

Guztira 5 partida jokatuko dira jardunaldi honetan ere, 15:30ean hasita. Aste honetan, 2. mailako hiru partidak jokatuko dira lehenengo, eta 1. mailako biak ondoren.

 

Hona hemen 4. jardunaldiko partiden berri:

 

2008/11/08
FANDERIA, Errenteria

M. ZABALA-ARRONDO

 22

30 

BAÑALES-N. ZABALA

JAUREGI-ELIZEGI

 24

30 

TIJERO-URBIETA

ARRIOLA-GOENAGA

 27

30 

DOMINGUEZ-LUCAS

ETXEGIA-ERRASTI

 22

30 

PIEROLA-UNANUE

REDONDO-GURRUTXAGA

 19

30 

ECHAVE-ARGAIN

 

Ligaxkako azkenaurreko jardunaldia da hau eta puri-purian dago txapelketa, ia bikote denek baitute finalerdietarako txartela eskuratzeko aukera. Baliteke asteburu honen ondoren gauzak argiago egotea, baina azken jardunaldiaren ondoren ezagutuko dugu zein pilotari diren sailkatuak.

 

Ligaxkaren amaieran, bi mailetan sailkapen buruan direnak zuzenean igaroko dira azaroaren 29an Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den finalera, eta 2. eta 3. postuetan sailkatutakoek finalerdietarako txartela eskuratuko dute.

 

Beraz, gonbidatuta zaudete bertaratzera!!


Utzi iruzkina: