III. Emakumea Pilotari Txapelketa - 3.jardunaldia
Urriaren 11n Amasako (Villabona) pilotalekuan hasi zen ezker hormako III. Emakumea Pilotari txapelketa. Aurreko astean Ataunen izan ostean, hirugarren geltokia Tolosako Beotibar pilotalekuan izango du, larunbat honetan bertan, urriaren 25ean.
Guztira 5 partida jokatuko dira jardunaldi honetan ere, 15:30ean hasita. Aste honetan lehen mailako bi partidak jokatuko dira lehenengo eta 2. mailako hiru partidak amaitzeko.
Hona hemen hirugarren jardunaldiko partiden berri:
FERNANDEZ-MONTES |
30 |
11 |
REDONDO-GURRUTXAGA |
RANDEZ-ARGAIN |
25 |
30 |
ESPINAR-ERRASTI |
BAÑALES-N. ZABALA |
22 |
30 |
TIJERO-URBIETA |
M. ZABALA-ESNAL |
23 |
30 |
ARRIOLA-GOENAGA |
DOMINGUEZ-LUCAS |
30 |
28 |
JAUREGI-ELIZEGI |
Gauzak gori-gori daude txapelketan lehen bi jardunaldien ostean eta Tolosan ere izango da lehiarik. Izan ere, ligaxka amaitu ostean, bi mailetan sailkapen buruan direnak zuzenean igaroko dira azaroaren 29an Zarauzko Aritzbatalden jokatuko den finalera, eta 2. eta 3. postuetan sailkatutakoek Donostiako Egia auzoan jokatuko diren finalerdietarako txartela eskuratuko dute.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: