II. Emakumea Pilotari Irekia. Finalerdiak ate joka

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-03-11 13:03

Pasa zen larunbatean, martxoaren 7an, jarri zen abian II. Emakumea Pilotari Irekiko azken fasea. Anoetako Alkartasuna pilotalekuan jokatu ziren final-laurdenetako 4 norgehiagokak. Hona hemen emaitzak:

 

1go Taldea

T1

T2

2. Taldea

REDONDO-ERRASTI

30

24

DOMINGUEZ-UNANUE

Y. ARISTORENA-CONTIN

30

15

JAUREGI-LUCAS

DIEZ-OKARIZ

30

24

ETXARRI-Maite URTASUN

AGIRRE-S. ARISTORENA

30

10

JORRIN-GUTIERREZ

 

Hasiera batean Aginagan (Usurbil) jokatzekoak baziren ere, haize zakarrak bertako pilotalekuko teilatua altxa eta kalte handiak eragin zituen pilotalekuan eta bere inguruetan. Ondorioz, Anoetan jokatuko dira azken bi jardunaldiak ere.

 

Final-laurdenetan irabazi ostean, lau bikote baino ez dira geratzen lehian, eta datorren larunbatean, martxoaren 14an, jokatuko dituzte finalerdietako bi partidak. Jaialdia 16:30ean hasiko da.

 

1go Taldea

T1

T2

2. Taldea

REDONDO-ERRASTI

30

16

Y. ARISTORENA-CONTIN

DIEZ-OKARIZ

30

24

AGIRRE-S. ARISTORENA

 

Azpimarragarria da lau bikotetatik hiru nafarrak direla, eta, aurtengoa dutela lehen partehartzea txapelketa honetan. Laugarrena, berriz, Redondo-Errasti, gipuzkoarra da, iazko bikote txapeldunordea.

 

Larunbatean garaipena eskuratzen duten bi bikoteak aurrez-aurre izango dira hilaren 21ean jokatuko den finalean.


Utzi iruzkina: