II. Emakumea Pilotari Irekia. Azken ahalegina baino ez!

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-03-18 11:56

Datorren larunbatean, martxoaren 21ean, amaituko da ezker hormako II. Emakumea Pilotari Irekia. Beraz, partida bat baino ez da falta txapeldun berriak nor izango ditugun ezagutzeko.

Hona hemen joan zen larunbateko finalerdietako emaitzak:

 

1go Taldea

T1

T2

2. Taldea

REDONDO-ERRASTI

30

16

Y. ARISTORENA-CONTIN

DIEZ-OKARIZ

30

24

AGIRRE-S. ARISTORENA

 

 

 

 

 

 

Finalarekin batera, 3 eta 4. posturako partida ere jokatuko da Anoetako Alkartasuna pilotalekuan datorren larunbatean. Bertan, finalerdietan galtzaile suertatu ziren Y. Aristorena-Contin eta Agirre- S. Aristorena arituko dira nor baino nor.

 

Finalerdietan hiru bikote nafar eta gipuzkoar bakarra izan ziren aurrez-aurre eta, azkenean, Gipuzkoak ere izango du ordezkaritza finalean, iaz txapeldunorde izan ostean, aurten ere txapela lortzeko lehiatuko baita Redondo-Errasti bikotea. Lizarrako Diez-Okariz bikotearen aurka neurtuko dituzte indarrak arratsaldeko 2. partidan, jaialdiko garrantzitsuenean.

 

Jaialdia arratsaldeko 16:30ean hasiko da. Lehenengo 3 eta 4. posturako partida jokatuko da eta ondoren finala.

 

1go Taldea

T1

T2

2. Taldea

AGIRRE-S. ARISTORENA

18

30

Y. ARISTORENA-CONTIN

REDONDO-ERRASTI

14

30

DIEZ-OKARIZ

 

 

 

 

Partiden ondoren, txapelketari behar bezalako amaiera emateko, sari banaketa ekitaldia burutuko da eta, bertan, txapelketan parte hartu duten 20 bikoteek jasoko dute sari bana, euren parte hartzeagatiko esker moduan. Beraz, inor ere ez da esku hutsik itzuliko etxera.

 

Nesken arteko gomazko paletako partidak ikusi nahi dituenak aukera ederra du larunbatean.

 

ZORTE ON ETA ALTZA PORRU!!


Utzi iruzkina: