Igandean amaituko da Trinketeko Emakumezkoen II. El Diario Vasco Sariko ligaxka

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2009-06-17 13:30

Datorren igandean, ekainaren 21ean, jokatuko dira Irungo Ramuntxo Berri trinketean Emakumezkoen II. El Diario Vasco sariko ligaxkako 3. eta azken jardunaldiko partidak, goizeko 11:15etik aurrera.

 

Txapelketan diharduten 6 bikoteetatik 4 izango dira finalerdietara igaroko direnak; multzo bakoitzeko lehen biak, hain zuzen ere. Oraindik ligaxkako azken jardunaldia jokatzeko badago ere, hiru bikotek poltsikoan dute txartela ligaxkan orain arte lortutako garaipenei esker: Olçomendi-Houssetek, Mendizabal-Gracietek eta Bordagaray-Arozenak. Laugarrena igandeko bigarren partidako garailea izango da: Urkizu-Comet edo Etchelecu-Ruiz de Larramendi. Beraz, ez da emozio eta tentsiorik faltako.

Hona hemen kartelera:

1. taldea 2. taldea
1 Mendizabal-Graciet 30 14 Bordagaray-Arozena
2 Urkizu-Comet 30 28 Etchelecu-Ruiz de Larramendi

Finalerdiak ekaineko azken igandean izango dira (hilak 28) eta finala, berriz, uztaileko lehen igandean.

*Oharra: txapelketan zeharreko argazkiak eskuragarri dituzue argazki galerian.


Utzi iruzkina: