Ibarran, elkarteen arteko emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-12-10 11:36

Datorren larunbatean, abenduaren 13an, hasiko da elkarteen arteko emakumezkoen Gipuzkoako Txapelketa. Ibarrako Belabieta pilotalekuan jokatuko dira norgehiagoka guztiak, datozen hiru asteburuetan. 7 dira guztira izena eman duten elkarteak, iazko berdinak.

2007-2008 denboraldian ere, Intxaurrondon, hiru asteburutan jokatu zen, ezker hormako Emakumea Pilotari Txapelketa amaitu eta bi astera.

Zuzenean final laurdenak, finalerdiak eta finalak jokatuko dira. Erabiliko den lehiaketa sistema kanporaketa erakoa izango da, irabazleak aurrera eginez eta galtzaileak etxerako bidean jarriz.  

Antolatzeko orduan, iazko txapelketako sailkapena hartu da kontuan, lehen lau sailkatuak zerrendaburu izanik. Hona hemen taldeak:

2007-2008 denboraldiko Elkarteen arteko Gipuzkoako Txapelketako sailkapena:

1.- KUKU

2.- REAL SOCIEDAD

3.- INTXAURRONDO

4.- IKASBERRI

2008-2009 denboraldiko beste elkarte partehartzaileak

5.- URNIETA

6.- HERNANI

7.- ORIOKO

Lehiaketa egutegia, berriz, honakoa da:

FINAL LAURDENAK
2008/12/13
17:00

 

FINALERDIAK

2008/12/20

 16:00

 

FINALA
2008/12/27

16:00 

 

 

 

 

 

 

 

SU-BERRI (KUKU)

30 

 

 

 

 

 

 

 

SU-BERRI 

 

 

 

URNIETA

21 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

IKASBERRI

30 

 

 

 

 

 

 

 

IKASBERRI 

 

 

 

ORIOKO

14 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

INTXAURRONDO

27 

 

 

 

 

 

 

 

HERNANI 

 

 

 

HERNANI

30 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

REAL SOCIEDAD

 

 

 

 

 

 

 

 

REAL SOCIEDAD 

 

 

 

-----

 

 

 

 

 

 

Datorren larunbatean, arratsaldeko 17:00etatik aurrera Ibarrako pilotalekura agertu nahi duzuen denok izango zarete ongi-etorriak.

 


Utzi iruzkina: