Hilaren 23ra arte irekita Neska Jubenilen Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Sariko izenematea

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-09-15 11:07

Irailaren 23an, osteguna, amaituko da Neska Jubenilen Gipuzkoako Elkarteen Arteko Txapelketa-Kutxa Sarian izena emateko epea. Gazteei zuzenduriko txapelketa honen ezaugarririk nagusienak honakoak dira:

  • Egoitzak: partidak etxean eta kanpoan sistemari jarraiki jokatuko dira, ostiral iluntzetik igandera bitartean, federazioak ezarririko baleko ordutegian.
  • Egutegia: urriaren 17tik abenduaren 19ra.
  • Parte hartzaileak: kadete eta jubenilak

Denboraldi hasiera honetan, udako oporrak ahaztu eta paletan gogoz hasi direla badakigu, beraz, etorkizunak nondik jo dezaken imajina liteke nesken txapelketa honi jarraipena eginda. Gu saiatuko gara!


Utzi iruzkina: