Hernani, jubeniletan, eta Su-Berri, nagusietan, Gipuzkoako txapeldun
Aste santuaren atarian, apirilaren 7an, jokatu ziren Donostiako Gaska trinketean Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa - Kutxa sariko bi finalak. Lehenengo jubenilak aritu ziren eta hauena amaitu ostean kantxaratu ziren nagusien mailako pilotariak.
Hona hemen emaitzen taula:
Kategoria | 1.taldea | 2.taldea | ||
Jubenilak | Hernani 1 | 30 | 22 | Hernani 2 |
Nagusiak | Su-Berri | 30 | 15 | Intxaurrondo |
Hernani Donostiatik gertu dagoelako, bertako neskek fan kluben bat daukatelako, plan ezinhobea zelako,... edo ez dakigu zein arrazoi tarteko, baina ikusleentzako dagoen gunetxoa bete egin zen finalak ikusteko. Beraz, giro aparta zegoen, nahiz eta jubeniletan, bereziki, tentsioa eta urduritasuna areagotu zituen testuinguruak.
Amaieran, batzuk besteak baino gusturago zeuden arren, sariak jaso eta konforme etxeratu ziren guztiak, opor usainean.
Trinketeko hurrengo txapelketa Emakumea Pîlotari izango da, apirileko azken ostiralean, 24an, hasiko dena. Aurreraxeago jarriko dugu honen berri.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: