Hernani 3 nagusi neska jubenilen Trinketeko Gipuzkoako Txapelketan
Iragan ostiral iluntzean, hilak 15, jokatu zen Donostiako Gaskan jubenil mailako nesken finala.
Hona hemen emaitzen taula eta txapeldunen zein txapeldunordeen argazkiak:
Neska jubenilak FINALA |
||||
2011/04/15 |
20:15 |
DONOSTIA Gaska trinketa |
HERNANI 3 30 |
RAMUNTXO 17 |
Amaia Irazustabarrena eta Irati Ugaldek partida bat bera ere galdu gabe lortu dute txapela bururatzea, eta finalean aurkariei aukerarik eman gabe, gainera.
Ainhoa Moron eta Loiola Zuazu irundarrek ere txapelketa ona osatu dute, agian, finalean urduritasunak ohi baino gehixeago erasan eta hutsen bat edo beste eragin arren. Kontuan izan galdutako partida bakarrak bikote txapeldunaren aurkakoak izan dituztela.
ZORIONAK eta oporraldi ona pasa!
Azken urteotako egutegian Trinketeko Emakumea Pilotari txapelketaren ordua izango litzateke orain, baina, Irura eta Gaskako trinketeetan egin behar dituzte eraberritze lanak medio ez da jokatuko, ziur asko. Beraz, GEPFek antolaturiko trinketeko hurrengo txapelketa, oso-oso erakargarria zein maila altukoa, Irungo Ramuntxo Berrin jokatuko den Kutxa Saria izango da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: