Hernani 2 eta Intxaurrondo txapeldun Euskal Herriko Kluben Artekoan

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-01-22 22:31

Gaur arratsaldean amaitu da Gasteizko Ogetan nesken Euskal Herriko Kluben Arteko Txapelketa. Gazte zein nagusi mailakoen finalak jokatu dira bertan. Hona hemen emaitzak:

Urtarrilak 22,

OGETA

(Gasteiz)

Gazteak

HERNANI 1

Goikoetxea-Huizi

23

HERNANI 2

Pagola-Arrieta

30

Nagusiak

I.P.E. INTXAURRONDO

Etxegia-Montes

30

TORNOSOLO

Pradera-Gordon

25


Gazte mailan lau hernaniar aritu dira nor baino nor eta, azkenean, Eli Pagola eta Ariane Arrietak bururatu dituzte txapelak. Hala ere, arrakasta denena da, elkarte bereko pilotariak baitira denak ere.
Nagusi mailan, aldiz, Donostiako Intxaurrondo elkarteko Mirari Etxegia eta Ainhoa Montesek etxeratu dute garaipena, Abadiñoko Tornosoloko pilotariei gaina hartu ostean.



ZORIONAK denoi!


Utzi iruzkina: