Hernani 1 eta Intxaurrondo txapeldun Gipuzkoako ezker hormako nagusien txapelketa-Kutxa Sarian

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-10-24 22:18

Gaur goiz-eguerdi aldera Hernaniko pilotalekuan jokaturiko bi finaletan, bigarren eta lehen mailakoetan hain justu ere, Hernani 1 eta Intxaurrondo taldeetako pilotariek etxeratu dituzte txapelak.

Hona hemen datu zehatzagoak:

2. maila

HERNANI 2

Mirari Pagola

Eli Gutierrez

(Garbiñe Tijero)

27

HERNANI 1

Garazi Jauregi

Eneritz Perez

(Ane Lizeaga)

30

 

Hernani

Urriak 24, 10:30 (2)

1. maila

INTXAURRONDO

Mirari Etxegia

Ainhoa Montes

30

HERNANI

Goiatz Manzisidor

Leire Lukas

17

Hernani

Urriak 24, 10:30 (3)

Jendetxoa bildu da frontoira, batez ere pilotarien lagun eta gertukoak. Amaitzerako, eguerdiko ordu biak laurden gutxi izaki, tripazorriak eginda zeuden ikusle asko eta asko. Izan ere, iraupenez ordu eta erdira nahiko gerturatu da 2. mailako finala, azkenean txapeldun suertatu direnak atzetik aritu baitira ia partida osoan zehar, 25na berdindu arte. Lehen mailakoan ere, markagailuan aldea nabari arren, tantoak ez dira berehala erabaki eta piloteatu xamarra izan da. Jaialdia sari banaketa ekitaldiarekin amaitu da.

Hemendik aurrera, Emakumea Pilotari txapelketan jarriko dituzte ilusio eta indarrak gaurko protagonistek, eta baita oraindik denboraldi ofiziala hasteke dauden asko eta askok ere.

Zorionak parte hartzaileoi eta animo!


Utzi iruzkina: