Hasi dira emakumeentzako paleta ikastaroak
Gaurtik aurrera hasiko dira emakumeentzako antolatutako paleta ikastarorik gehienak. Partaidetzako kirolaren baitan kokatutako ikastaro hauetan paleta arina eta teniseko pilota erabiltzen ditugu.
Astean behin ordubete edo ordu eta erdiko saioak izaten dira, eta 60€ko kuota ordaindu behar da. Zenbait herritan ezinbesteko baldintza da bertako kiroldegiko bazkide txartela edukitzea.
Gipuzkoako herri ezberdinetan jarriko ditugu abian, eta gaur hasi dira Hernani eta Azpeitian. Hona hemen ikastaro guztien kokapen eta ordutegiaren berri:
Herria |
Eguna |
Ordua |
Lekua |
Zarautz |
Asteartea |
9:30-11:00 |
Aritzbatalde pilotalekua |
Zarautz |
Asteazkena |
20:30-21:30 |
Aritzbatalde pilotalekua |
Azpeitia |
Astelehena |
9:00-10:30 |
Izarraitz pilotalekua |
Donostia |
Astelehena |
17:00-18:00 |
Atano III pilotalekua |
Donostia |
Asteazkena |
10:00-11:30 |
Atano III pilotalekua |
Donostia |
Asteazkena |
20:00-21:00 |
Balda pilotalekua |
Tolosa |
Asteartea |
9:00-10:30 |
Beotibar pilotalekua |
Ibarra |
|
18:30-20:00 |
San Inazio auzoko frontoia |
Hernani |
Asteartea |
15:00-16:30 |
Hernaniko udal pilotalekua |
Hernani |
Osteguna |
9:30-11:00 |
Hernaniko udal pilotalekua |
Hernani |
Osteguna |
14:45-16:15 |
Hernaniko udal pilotalekua |
Hernani |
Astelehena Asteazkena |
9:30-11:00 15:15-16:30 |
Hernaniko udal pilotalekua |
Inork ikastaro hauen inguruko informazioa jaso nahiko balu, Gipuzkoako Euskal Pilota Federaziora dei dezake (943471463) edo bestela posta elektroniko bat bidali (emakumeapilotari@yahoo.es).
Iruzkinak
Utzi iruzkina: