GRAVN. Trinketeko finalak-emaitzak eta ezker hormako karteldegia
Langileen nazioarteko egunean, maiatzaren 1ean, jokatu ziren Iruñako Oberena trinketean euskal pilotako federazioen arteko GRAVN txapelketako trinketeko nesken gomazko paletako partidak.
Gipuzkoarrek, hiru finaletan parte hartu bazuten ere, garaipen bakarrarekin egin zuten itzulerako bidaia. Beste bietan "etxekoak", nafarrak, izan ziren nagusi. Hona hemen emaitzen taula:
Gipuzkoa 30 |
Bizkaia 15 |
Gomazko Paleta. Neskak-Gazteak |
Oberena (Iruña) |
Maiatz. 1 10:00 (1) |
Nafarroa 30 |
Gipuzkoa 19 |
Gomazko Paleta. Neskak-22 azpikoak |
Oberena (Iruña) |
Maiatz. 1 10:00 (2) |
Gipuzkoa 17 |
Nafarroa 30 |
Gomazko Paleta . Neskak-Nagusiak |
Oberena (Iruña) |
Maiatz. 1 10:00 (3) |
Beste jokamolde guztiak aintzat hartuz ere nafarrek nagusitasun handia erakutsi dute, 15 finaletatik 13tan jokatu eta 8 txapel eskuratuz. Honenbestez, trinketeko GRAVN saria Nafarroako federazioak eskuratu du.
Asteburu honetan jokatuko dira ezker hormako finalak, Gasteizko Mendizorrotzako pilotaleku ezberdinetan. Hemen taula:
Araba |
Gipuzkoa |
Gomazko Paleta. Neskak-Gazteak |
Mendizorrotza 3 (Gasteiz) |
Maiatz. 8 10:00 (1) |
Nafarroa |
Araba |
Gomazko Paleta. Neskak-22 azpikoak |
Mendizorrotza 3 (Gasteiz) |
Maiatz. 8 10:00 (3) |
Nafarroa |
Gipuzkoa |
Gomazko Paleta . Neskak-Nagusiak |
Mendizorrotza 3 (Gasteiz) |
Maiatz. 9 10:00 (2) |
Gipuzkoarrek lan nekeza izango dute jokatuko dituzten bi finaletan garaipena eskuratzen, baina, ziur grina eta saiakerak ez direla alperrik izango.
Zorte on eta animo!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: