GRAVN. Bizkaia-Gipuzkoa asteburu honetan
Asteburu honetan, apirilaren 17-18koan, jokatuko du Gipuzkoako euskal pilotako selekzioak federazioen arteko GRAVN txapelketako ligaxkari dagokion azken jardunaldia. Bizkaitarren aurka arituko dira pilotariak, Bizkaian.
Hona hemen neskek larunbatean, hilaren 17an, jokatuko dituzten norgehiagoken berri:
Ezker horma
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Gomazko Paleta. Neskak-Gazteak |
Larrondo (Loiu) |
16:00-1.a |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Gomazko Paleta. Neskak-22 azpikoak |
Larrondo (Loiu) |
16:00-2.a |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Gomazko Paleta . Neskak-Nagusiak |
Larrondo (Loiu) |
16:00-3.a |
Trinketa
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Gomazko Paleta. Neskak-Gazteak |
Tornosolo (Abadiño) |
10:00-1.a |
Bizkaia |
Gipuzkoa |
Gomazko Paleta . Neskak-Nagusiak |
Tornosolo (Abadiño) |
10:00-2.a |
Asteburu hau oso garrantzitsua da, bertan erabakiko baita zein igaroko den zuzenean finalera eta baita finalerdietarako txartelak nork eskuratuko dituzten ere.
Ezker horman, gazteek zein 22 azpikoek ez dute oraindik partidarik irabazi. Hala ere, asteburu honetan irabazteak finalerdietan egoteko txartela eman diezaieke. Nagusiek ere hala lortzea espero da; hauek partida bat irabazi eta beste bat galduta daude.
Trinketari dagokionean, aldiz, gazte eta nagusiak, garaipena lortuko balute, zuzenean igaroko lirateke finaletara.
Zorte on!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: