Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketa azken txanpan
Datozen hiru asteburuetan erabakiko da nortzuk izango diren 2008-2009 denboraldiko Gipuzkoako eskolarteko paleta txapelketako txapeldunak. Maiatzaren 9, 16 eta 23an jokatuko dira azken faseko neurketak Tolosaldean. Hona hemen egoitzen berri:
Anoeta: maiatzak 9, 16 eta 23
Irura: maiatzak 9 eta 23
Amasa: maiatzak 16
Hiru kategoriatako pilotariak (alebin, infantil eta kadeteak) aritu dira martxotik maiatzera ia astebururo paleta eskuan pilotalekuz-pilotaleku azken txanpara iritsi bitartean, nesketan zein mutiletan. Hona hemen parte hartzearen inguruko datuak:
Alebin neskak: 18 talde
Alebin mutilak: 14 talde
Infantil neskak: 14 talde
Infantil mutilak: 4 talde
Kadete neskak: 6 talde
Kadete mutilak: 2 talde
Datorren larunbatean, maiatzaren 9an, alebinen mailako final laurdenak jokatuko dira Anoeta eta Irurako pilotalekuetan, arratsaldeko 15:30etik aurrera. Hona hemen partidak:
IRURA |
Alebin neskak |
Joxemiel 5N (Ataun) |
Aiarrak I (Aia) |
15:30, 1. partida |
Udarregi 6 (Usurbil) |
Ikasberri B (Azpeitia) |
15:30, 2. partida | ||
Imaz Bertsolaria (Altzo) |
Langile A (Hernani) |
15:30, 3. partida |
ANOETA |
Alebin mutilak |
San Juan A (Alegia) |
Joxemiel 5A (Ataun) |
15:30, 1. partida |
Xabier Munibe (Azkoitia) |
Antoniano (Zarautz) |
15:30, 2. partida | ||
Salbatore C (Zarautz) |
Asteasu 1 (Asteasu) |
15:30, 3. partida | ||
Salbatore B (Zarautz) |
Joxemiel 6A (Ataun) |
15:30, 4. partida | ||
Alebin neskak |
Ikasberri A (Azpeitia) |
ZHE 4 (Zumaia) |
15:30, 5. partida |
Irabazleek finalerdietarako txartela eskuratuko dute; galtzaileek, aldiz, etxerako bidea hartu beharko dute. Partida lehiatu eta interesgarriak izatea espero da.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: