Getariako eta Hernaniko pala txapelketak amaitzetik gertu
Uda gerturatzen joan ahala oso ohikoak izaten dira gurean herrietako pilota txapelketa herrikoiak. Gauzak hala, emakumeenak ere pittin bat ugaritu dira azken bizpahiru urteotan.
Une honetan Getarian, Hernanin eta Oiartzunen, behintzat, ari dira lehian hainbat bikote, teniseko pilotarekin.
GETARIAKO NESKEN V. PALA TXAPELKETA
Atzo eta gaur artean jokatuko dira finalerdiak. Eguraldia lagun izanez gero kanpoan eta bestela, aldiz, estalpean (Urtetan eta Sahatsa kiroldegian).
Finalerdietako 1. jardunaldian Kopako partidak zeuden atzorako iragarrita:
1. bikotea |
2. bikotea |
Edurne-Uzuri |
Irune-Jaione |
Anabel-Mery |
Erune-Nerea |
Gaur arratsalderako, aldiz, Ligakoak:
1. bikotea |
2. bikotea |
Edurne-Uzuri |
Irune-Jaione |
Anabel-Mery |
Erune-Nerea |
Finalak, berriz, hurrengo ostiralean, hilak 18, jokatuko dira bertako frontoian.
HERNANIKO EMAKUMEEN III. PALA TXAPELKETA
Maiatzean hasi eta San Joanak hasi aurretxoan amaituko da txapelketa hau ere, ekainaren 19an. Bihar, hilak 12, jokatuko dira ligaxkako azken partidak kiroldegiko frontoian. Hemen karteldegia:
1. bikotea |
2. bikotea |
Mari Jose-Marta |
Idoia-Iratxe |
Karmele-Axun |
Edurne-Koro |
Zorterik onena eta animo denoi!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: