Gaur aurkeztuko da III. Emakumea Pilotari Txapelketa

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2008-10-10 11:56

Ezker hormako III. Emakumea Pilotari Txapelketa bihar hasiko den arren, gaur izango da lehenengo hitzordua. Arratsaldeko 7.30ean hasita txapelketaren aurkezpena egingo da Donostiako Kirol Etxean (Anoeta estadioaren azpian).

Txapelketako araudia, egutegia, zerrenda homologatuak, jokorako poloak, pilotak,... banatuko zaizkie parte hartzaileei eta txapelketaren inguruko informazio orokorra ere jasoko dute.

Aurkezpena amaitu ondoren luntx txiki batez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek Yoldi kiroldegiko tabernan.


Utzi iruzkina: