Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011. 3.jardunaldia
2011ko otsailak 13, AZKOITIA, 11:30 |
||||
1 |
ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI |
|
|
ELGUEZABAL-AROZENA |
2 |
MANZISIDOR-SERRE |
|
|
CASET-MENDIZABAL |
Igandean, hilak 13, jokatuko dira Azkoitiko Gurea pilotalekuan Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011 txapelketako ligaxkako 3. eta azken jardunaldiari dagozkion bi norgehiagokak. Jarraian xehetasun batzuk.
1. partida
A multzoan finalerdietarako banatzeko falta den txartel bakarra, bestea Etchelecu-Montesena da, nork eskuratuko duen erabakiko da partida honetan. Bi bikoteak egoera ezberdinean iritsiko dira, gorriak aurreko partida irabazita, eta urdinak, aldiz, galduta. Beraz, Espinar-Ruiz de Larramendik garaipena eskuratuz gero multzoko lehen postua eskuratuko lukete. Elguezabal eta Arozenak, ordea, garaipenaz gain aurkariak tanto kopuru baxuan utzi behar dituzte sailkatu nahi badute.
Bi atzelariak trinketeko egungo munduko txapeldunak dira eta, dotore jokatzeaz gain, ez dute tantoak amaitzeko presa handiegirik izaten, beraz, lehia orekatu eta gogorra izatea espero da. Aurrelarietan, aldiz, Elguezabal trinketeko munduko txapeldunordea da eta Espinar orain urte batzuk 22 urtez azpiko munduko txapeldun izanikoa. Beraz, ikuskizuna eta, tentsioa ziurrenik, ziurtatuta daude.
Etchelecu-Montes bikoteak atsedena izango du.
2. partida
B multzoko bi sailkapen-txartelak norentzat izango diren zehaztuko du norgehiagoka honek. Kasu honetan ere oso egoera ezberdinean kantxaratuko dira bi bikoteak. Gorriek ezinbestekoa dute garaipena lehian jarraitzeko eta, urdinak, lehen garaipena lortuta daude jadanik. Manzisidor eta Serrek ere aurkariei irabazteaz gain tanto alde handia lortzea ezinbestekoa dute.
Amaya Serre behenafartarra da egungo txapeldunetako bat eta Maider Mendizabalek ere irabazia du goi-mailako txapelketa hau. Beraz, Manzisidorrek eta Casetek ere euren lana txukun betetzeko asmo osoa izango dutenez, partida polit eta lehiatua aurreikusten da.
Muneta-Graciet bikoteak atsedena izango du.
Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: