Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011. 3.jardunaldiko kronika

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-02-13 23:39

2011ko otsailak 13, AZKOITIA, 11:30

1

ESPINAR-RUIZ de LARRAMENDI

30

14

ELGUEZABAL-AROZENA

2

MANZISIDOR-SERRE

22

30

CASET-MENDIZABAL

Atzo, hilak 13, jokatu ziren Azkoitiko Gurean Frontoi motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Saria 2011ko ligaxkako partida erabakigarriak. 

50-60 lagun inguru bildu ziren pilotalekuan, pilotarien gertukoez gain azkoitiarrak eta inguruetakoak ere bai. Esanguratsua izan liteke ikusleen bi herenak, gutxi gorabehera, emakumeak izatea. Hona hemen kronikatxoa:

1. partida


Guztira berrogeita hamar minutu inguruko iraupena izan zuen, beraz, horrek argi adierazten du tantoak piloteatuak izan zirela.

Markagailuan alde nabarmena izan zen jaialdiari hasiera eman zion norgehiagokan, eta jokoan ere nagusitasun ia erabatekoa agertu zuten gorriek, batez ere Maite Ruiz de Larramendiren sendotasun, kolpe indartsu eta partida bikainari esker. Espinarrek pilota on asko izan zuen, tantoa amaitzen dezentetan huts eginagatik, eta elkar oso ondo hartuta merezimenduz poltsikoratu zuten finalerdietarako txartela, multzo buru izanda, gainera. 

Urdinek ez zuten euren egunik onena izan. Arozenak, gorputzaldirik onenean ez zela nabari zuen partida hasterako, pilota asko jo zuen eta lan serio egin zuen, baina beti menpean izanda eta horrela zaila da ezer lortzea. Elguezabalek, berriz, oso aukera gutxi izan zituen jokoan sartzeko. Urdinen ezina, ordea, gorrien meritua izan zen hein handi batean.

A multzotik, beraz, Espinar-Ruiz de Larramendi eta Etchelecu-Montesek egin dute aurrera.

2. partida


B multzoko norgehiagoka honetan tantoak motzagoak izan ziren, oro har, eta partida ere berrogei minutu eskaseko iraupenekoa. Tantoa amaitzeko “presa” handiagoa izan zuten, batez ere bi atzelariek, ez zuten hain piloteo jarrai eta luzerik mantendu, eta huts gehiago izan ziren, orokorrean. Tanto dotore askoak ere bai tartean-tartean, ordea.

Caset-Mendizabalek elkar ulermen handiagoa izan zuten, Zumarragan hasitako ildoari jarraiki, eta elkarlan horrek fruitu ona eman zien. Amaya Serre irregular xamar aritu zen, pilotakada oso onak eta huts nabarmen batzuk tartekatuz, eta Goiatz Manzisidorrek ez zuen jokoan sartzeko aukera izugarririk ere izan. Hala ere, bere aukera dezenteri atera zien zukua. Aurore Casetek, berriz, ongi bete zuen bere zeregina, Mendizabali lagundu eta pilota zail batzuk itzuliz.

B multzotik, beraz, Caset-Mendizabal eta Munet-Graciet sailkatu dira.

FINALERDIAK

Alegian jokatuko dira finalerdietako bi neurketak gaur zortzi, hilak 20, ohiko ordutegian. Hona hemen nola geratu diren neurketak:

2011ko otsailak 20, ALEGIA, 11:30

1

ESPINAR-RUIZ DE LARRAMENDI

 

 

MUNETA-GRACIET

2

CASET-MENDIZABAL

 

 

ETCHELECU-MONTES


Utzi iruzkina: