Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-02-03 11:45

Igande honetan bertan, otsailaren 7an, jarriko da abian Frontoi Motzeko Emakumeen Gomazko Paletako Kutxa Sari Nagusia. Gipuzkoako Euskal Pilota Federazioak antolaturiko goi-mailako lehiaketa honek Euskal Herriko pilotaririk onenak biltzen ditu, eta, aldi berean, baita mundu mailakoak ere. Izan ere, inoiz trinketeko munduko txapeldun edo/eta Munduko Kopako txapeldun izan dira, besteak beste, Maite Ruiz de Larramendi, Maritxu Housset, Nagore Arozena eta Itsaso Urkizu.

Txapelketaren aurkezpena

Aurkezpen ekitaldia bihar, hilak 4, izango da Donostiako Amara Plaza hotelean, arratseko 20:30etik aurrera.

Lehiaketa sistema

Antolaketa batzordeak 12 pilotari hautatu ditu, 6 bikote osatuaz. Bikote hauek bi multzotan banatu dituzte, hiruna bakoitzean. Multzo bakoitzeko joaneko ligaxka bat jokatuko dute, denek denen aurka. Ligaxkaren amaieran lehenengo eta bigarren postuetan sailkaturiko bikoteek, elkarren artean gurutzatuta, finalerdiak jokatuko dituzte norgehiagoka batera. Finalerdietako irabazleek finala jokatuko dute, eta, galtzaileek, berriz, 3. eta 4. postua.

Hona hemen parte hartzaileen zerrenda:

A MULTZOA

B MULTZOA

Patri Espinar

Claire Bordagaray

Amaia Etchelecu

Nagore Arozena

Maika Elguezabal

Maite Ruiz de Larramendi

Itsaso Urkizu

Ainhoa Montes

Maritxu Housset

Goiatz Manzisidor

Susana Muneta

Amaya Serre

ORDEZKOAK

Naty Evaristti

Mirentxu Okariz

Uxue Fernandez

Pilotariak honela banatuko genituzke lurraldetasunari erreparatuta:

  • Gipuzkoa (6): Manzisidor, Arozena, Urkizu, Montes, Fernandez eta Evaristti
  • Lapurdi (3): Elguezabal, Housset eta Etchelecu
  • Nafarroa (3): Ruiz de Larramendi, Muneta eta Okariz
  • Nafarroa Beherea (2): Bordagaray eta Serre
  • Bizkaia (1): Espinar

Egoitzak

Jardunaldi bakoitza pilotaleku batean jokatuko da. Guztira Gipuzkoako 5 herritan izango dira partidak ikusgai: Alegia, Zumarraga, Urretxu, Bergara eta Tolosan. Igande goizetan, 11:00etan hasiko dira jaialdiak.

Egutegia

Otsailaren 7tik martxoaren 7ra bitartean jokatuko da txapelketa. Hona hemen jardunaldiz jardunaldiko informazioa:

LIGAXKA
1. jard.

2010eko otsailak 7, ALEGIA, 11:00

1

ETCHELECU

AROZENA

 

 

MUNETA

SERRE

 

Atsedena: URKIZU-MONTES

2

ELGUEZABAL

RUIZ de LARRAMENDI

 

 

HOUSSET

MANZISIDOR

 

Atsedena: ESPINAR-BORDAGARAY

LIGAXKA
2. jard.

2010eko otsailak 14, ZUMARRAGA (Beloki), 11:00

1

HOUSSET

MANZISIDOR

 

 

ESPINAR

BORDAGARAY

 

Atsedena: ELGUEZABAL-RUIZ de LARRAMENDI

2

MUNETA

SERRE

 

 

URKIZU

MONTES

 

Atsedena: ETCHELECU-AROZENA

LIGAXKA
3. jard.

2010eko otsailak 21, URRETXU (Ederrena), 11:00

1

URKIZU

MONTES

 

 

ETCHELECU

AROZENA

 

Atsedena: MUNETA-SERRE

2

ESPINAR

BORDAGARAY

 

 

ELGUEZABAL

RUIZ de LARRAMENDI

 

Atsedena: HOUSSET-MANZISIDOR

FINAL-ERDIAK

2010eko otsailak 28, BERGARA (udal pilotalekua), 11:00

1

A1

 

 

B2

2

B1

 

 

A2

3.-4. postua
FINALA

2010eko martxoak 7, TOLOSA (Beotibar), 11:00

1

 

 

 

 

 

3. eta 4. postua

2

 

 

 

 

 

FINALA

Igande-astelehenetan saiatuko gara emaitzez gain partiden kronikatxoak ere zuenganatzen 


Utzi iruzkina: