Finalistak erabakita
Joan den larunbatean, hilak 22, jokatu ziren Intxaurrondon emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako bi finalerdiak. Lehen finalerdian Kuku eta Ikasberri elkarteetako pilotariak izan ziren aurrez-aurre eta bigarrenean, aldiz, Real Sociedad eta Intxaurrondokoak.
Hona hemen partiduetako kronikatxoa eta emaitzen berri:
1. TALDEA | EMAITZA | 2. TALDEA |
Kuku | 30-18 | Ikasberri |
Intxaurrondo | 18-30 | Real Sociedad |
Kuku-Ikasberri: 30-18
Anoetako Kuku elkartea da Gipuzkoa zein Euskal Herri mailan dagoen indartsuena, maila oso oneko 4 pilotari izanik. Beraz, txapelketa hau irabazteko, eta beraz, larunbateko norgehiagoka ere bai, faborito argiak dira.
Finalerdietako neurketa hau bi zatitan bana liteke. Lehen erdian partidua orekatua izan zen, baina 17-17ko berdinketatik aurrera gorriak euren joko-mailaren aztarna batzuk utzi zituzten eta Ikasberrikoek ahalegin guztiak egin arren ezin izan zuten gehiago egin. Azkenean, 21-18tik zuzenean joan ziren 30.tantura Kukukoak. Amaieran, beraz, merezimendu osoz eskuratu zuten Kukukoek jokoan zen finalerako txartela.
Intxaurrondo-Real Sociedad: 30-18
Hasi aurretik partida lehiatu eta gogorra izango zenaren itxura zuen, bi taldeen artean dagoen aldea nahiko txikia baita. Hasieran, gainera, lehen 11-12 tantuetan, oreka izan zen nagusi, tantuak txandaka lortzen baitzituzten nolabait esatearren. Hortik aurrera, ordea, Realekoek zulo handia ireki zuten markagailuan (12-24) eta uste baino garaipen erosoagoa lortu zuten markagailuari dagokionean behintzat. Hortaz, Reala ere datorren larunbateko finalean izango da.
Finala Kuku eta Real Sociedadek jokatuko dute, baina neurketa horren aurretik 3. eta 4. posturako partidan aurrez-aurre izango dira Ikasberri eta Intxaurrondo.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: