Finalez beteriko asteburua
Datorren larunbatean, urtarrilaren 23an, gomazko paletako hiru final jokatuko dira gutxienik: ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketa - Kutxa Sarikoa 2. mailan eta Euskal Herriko Kluben arteko txapelketakoak gazte eta nagusien mailan.
Ezker hormako Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketan, gomazko paletako nesken 2. mailakoa da amaitzeke dagoen txapelketa bakarra. Finalaz gain, 3 eta 4. postuak zehazteko norgehiagoka ere jokatu da Anoetan.
Hona hemen jaialdiaren berri:
Zer | 1.taldea | 2. taldea | Non-Noiz | |
3-4.postua | Urnieta | Hernani 1 |
Alkartasuna-Anoeta, hilak 23. 16:00 1.a. | |
Finala | Hernani 3 | Su-Berri |
Alkartasuna-Anoeta, hilak 23. 16:00 2.a. |
Mañarian, berriz, Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finalak jokatuko dira. Bertan ere gipuzkoarren parte hartzea nabarmena izango da, finalista diren lau taldetatik hiru bertakoak baititugu.
Hona hemen partidak:
Zer | 1.taldea | 2. taldea | Non-Noiz | |
Gazte maila. Finala |
Hernani 1 | Amurrio |
Mañaria, hilak 23. 17:00 1.a. | |
Nagusiak. Finala |
Su-Berri | Intxaurrondo |
Mañaria, hilak 23. 17:00 2.a. |
Datorren astearen hasiera xamarrean saiatuko gara gertatukoaren berri ematen.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: