Finalerdien ordua
Joan zen larunbatean, abenduaren 17an, jarri zen abian Ibarrako Belabieta pilotalekuan neska nagusien Gipuzkoako ezker hormako Txapelketa - Kutxa Sariko azken fasea. Kanporaketa sisteman ari dira jokatzen, irabazlea aurrera eta galtzailea etxera. Hona hemen emaitzak:
1. taldea | 2. taldea | ||
Su-Berri | 30 | 21 | Urnieta |
Ikasberri | 30 | 14 | Orioko |
Intxaurrondo | 27 | 30 | Hernani |
Zerrendaburuak (iazko lehen 4 taldeak) ziren irabazteko faborito, baina azkenean ezusteko bat gertatu zen. Izan ere, Intxaurrondo Pilota Elkarteko kideek amore eman behar izan zuten sasoi onean dauden Hernanikoen aurka, aspaldiko urte luzeetan ez bezala finalerdietatik kanpo geratuz.
Hona hemen aste honetako, abenduaren 20ko, finalerdietako partidak zein diren:
1. taldea | 2. taldea | ||
Su-Berri | 30 | 6 | Ikasberri |
Real Sociedad | 30 | 10 | Hernani |
Iazko txapeldun (Su-Berri) eta txapeldunordea (Real Sociedad) dira irabazteko hautagai nagusiak, finalerako txartelak eskuratuz. Ikasberri eta Hernaniko pilotariak, ordea, saiatuko dira gauzak ahalik eta zailen jartzen.
Neska nagusienez gain, behin ligaxkako 7 jardunaldiak jokatu eta gero, neska jubenilen txapelketako finalerdia ere bertan jokatuko da datorren larunbatean. 2. eta 3. postuetan sailkatutako taldeak arituko dira nor baino nor. Lehen postuan sailkatutako Hernani 2 taldea izango dute finalean zain. Hona hemen taldeak:
1. taldea | 2. taldea | ||
Hernani 3 | 30 | 23 | Hernani 1 |
Jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da, Belabieta pilotalekuan, neska jubenilen partidarekin. Honen atzetik jokatuko dira nagusien mailako beste biak.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: