Finalerdien asteburua da hau

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2007-12-21 11:24

Bihar jokatuko dira Intxaurrondoko frontoian, arratsaldeko 16:00etatik aurrera, une honetan Gipuzkoan nesken mailetan martxan diren bi txapelketetako finalerdiak.

Gipuzkoako neska jubenilen txapelketako finalerdi bat jokatuko da lehenengo eta, honen ondoren, nagusien mailako emakumezkoen Gipuzkoako elkarteen arteko txapelketako bi finalerdiak.

Asteburu honetan garaipena eskuratzen duten taldeek hurrengo asteburuan, Intxaurrondon bertan, jokatuko diren finaletarako txartela eskuratuko dute.

Hona hemen asteburu honetako partiduen kartelera:

1. TALDEA 2. TALDEA KATEGORIA
Kuku 1 Ataun Neska jubenilak
Kuku Ikasberri Neska nagusiak
Intxaurrondo Real Sociedad Neska nagusiak

Zorte on denoi eta bihar arte!!


Utzi iruzkina: