Finalerdiak ziurtatu ditu Irazustabarrena-Zuazu bikoak

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-04-07 22:29

Uruguayn Floresko Euskal Etxean jokatzen ari diren nazioarteko trinkete txapelketan ditugun bi ordezkariek, Amaia Irazustabarrena eta Loiola Zuazuk gaur ziurtatu dute finalerdietarako txartela.

Ligaxkako lehen partidan anfitrioien aurka galduagatik ere, FEVAko argentinarrak nahikoa erraz garaitu eta Txileren aurkako azken neurketaren aurretik ziur dute leku bat finalerdietan. Izan ere, bitik bi partida irabazita Uruguayko taldeak finaleko txartela eskuan du. Beraz, txiletarren eta euskal herritarren artekoak izango dira finalerdiak ere. Aurrez, ordea, ligaxkako azken jardunaldian elkarren indarrak neurtzeko aukera ona izango dute.

Zorte on eta animo!


Utzi iruzkina: