Finalak urtea amaitzeko

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-12-21 09:57

Etzi, hilak 23, iluntzean jokatuko dira Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa – Kutxa Sariko finalak, Hernaniko udal pilotalekuan.

 

Tolosako Beotibarren jokatu ziren finalerdiak iragan larunbatean, hilak 17, eta ez zen ezustekorik izan, faboritoek lortu baitzituzten txapelen lehian aritzeko txartelak. Jarraian dituzue emaitzak eta finalen inguruko informazio gehixeago.


Finalerdiak

Abenduak 17

TOLOSA

Arriola-Ugalde

30

20

Jauregi-Bañales*

Etxegia-Maider Mendizabal

30

15

Irazustabarrena-Argain

Finalak

Abenduak 23

HERNANI

Hernani 1

30

21

Hernani 2

Redondo-Arozena

 17

30

Etxegia-Maider Mendizabal

Tijero-Beldarrain

17

30

Arriola-Ugalde

Jaialdia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, neska jubenilen Ezker Hormako Gipuzkoako Elkarteen arteko Txapelketa – Kutxa Sariko finalarekin. Ondoren jokatuko dira Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa – Kutxa Sariko final nagusiak, 1.mailakoa eta 2.ekoa, hurrenez hurren. Hala ere, ikusi karteldegi ofiziala.


Jubenilen partidan lau hernaniar izango dira aurrez aurre: Miren Goikoetxea-Ariane Arrietak osaturiko bikotea, batetik, eta Eli Pagola-Maider Huizik osatua, bestetik. Euren mailan bi bikoterik onenak izan dira txapelketan zehar eta lehenek ez dute partidarik galdu. Pagola-Huizik, berriz, bakarra, ligaxkan elkarren aurka jokaturikoa, 30-20. Partida orekatu eta gogor xamarra izatea aurreikusten da.

Emakumea Pilotariko 1.mailako finalean ere parekotasuna eta lehia estua espero dira. Bi atzelari bikain izango dira aurrez aurre: Maider Mendizabal anoetarra eta Nagore Arozena lizartzarra. Trinketeko Munduko eta Munduko Kopako txapeldun izanak dira biak, baita elkarrekin bikotea osatuz ere, eta ondoen eusten dionak partidua bere alde desoreka dezake. Aurrean, berriz, Mirari Etxegia goizuetarra eta Maite Redondo oriotarra izango dituzte lagun. Beteranoak dira biak ala biak, ofizioa ongi ikasitakoak, beraz, kideari ongien laguntzen dionak ere lagun dezake balantza beraien alde makurtzen. Ligaxkan Urretxun jokatuko zuten elkarren aurka eta 30-24 nagusitu zen Redondo-Arozenak osaturiko bikoa. Mendizabalek eta Arozenak elkarren aurka jokaturiko hiru finaletan lehenak etxeratu du orain arte beti txapela. Aldatuko ote da hori?

2.mailako finalean, aldiz, hernaniarrek bi ordezkari izango dituzte: Garbiñe Tijero eta Irati Ugalde. Lehena irakaslea eta bigarrena ikasle on bezala deskriba genitzake, eskola berekoak baitira. Lagun, berriz, kostaldeko bi: Naroa Beldarrain oriotarra eta Zumaiako Esti Arriola. Tijero da maila honetan finalen bat jokaturiko bakarra, beraz, ikusi egin beharko da besteek nola egiten dioten aurre urduritasunari. Ligaxkan 30-21 irabazi zuten Tijero-Beldarrainek. Ordutik, ordea, aste asko pasa dira eta gora egin du bikote urdinak ere. Beraz, ikusi egin beharko da zer gertatzen den.

Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta. Etzi arte!


Utzi iruzkina: