Final festa Tolosako Beotibarren

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2010-12-15 13:08

Larunbatean emango zaio amaiera ezker hormako Emakumea Pilotari Txapelketa-Kutxa Sariko 5. edizioari. Tolosako Beotibar dotorean jokatuko dira finalak. Jaialdia 16:00etan hasiko da, Gipuzkoako Jubenil mailako finalarekin, ondoren 2. mailako eta 1. mailari dagokion finalak jokatuz, hurrenez hurren.

Hona hemen karteldegia:

Maila

1. taldea

2. taldea

Ordua-Lekua

Jubenilak

Hernani 4

Hernani 2

16:00 (1)

2.maila

Lendinez-Gutierrez

Bañales-Perez

16:00 (2)

1.maila

Redondo-Maider Mendizabal

Zabala-Arozena

16:00 (3)


Jaialdiko 1. norgehiagokan erabakiko da jubenil mailako zein bikotek bururatuko duen Gipuzkoako Ezker Horma-Kutxa Sariko txapela. Aurrez aurre izango dira Miren Goikoetxea-Maider Huizi eta Amaia Irazustabarrena-Maider Semper. Inguruko eta herritarren animorik behintzat ez zaie faltako hauei, denak baitira hernaniarrak. 

2. mailako finalean ere bi hernaniar arituko dira atzelari postuan, Hernaniko elkartekoak. Bi aurrelariak, aldiz, Altzatarra elkarteko kide dira. Beraz, elkarteetako arduradunek lasai izan beharko lukete, txapel bana ziurtatuta baitute hasi aurretik. Norgehiagoka honi dagokionez, ligaxkan elkarren kontra jokatu zutenean Bañales eta Perez nagusitu ziren, partida gogor bezain estu baten ondoren, 30 eta 25eko emaitzarekin. Beraz, ez dauka pronostiko argirik.

Jaialdia itxiko duen finala izango da maila gorenekoa. Bertan bi beterano, ez hainbeste adinez, baizik eta esperientziaz, arituko dira nor baino nor atzeko koadroetan: Maider Mendizabal eta Nagore Arozena. Hiru aldiz neurtu dituzte indarrak Emakumea Pilotariko frontoiko finaletan eta hirurak lehenak irabazi ditu, beraz, Arozena lizartzarra gogotsu kantxaratuko da. Aurrean, berriz, txapelketa osoan zehar euren lana txukun bete duten Maite Redondo oriotarra eta Miren Zabala azpeitiarra arituko dira nor baino nor.

Denok zaudete bertaratzera gonbidatuta. Ongi etorriak izango zarete!!


Utzi iruzkina: