Federazioen arteko GRAVN Saria 2011
Asteburu honetan bertan hasiko da aurtengo GRAVN txapelketa. Izenak dioen eran, Gipuzkoa, Errioxa, Araba, Bizkaia eta Nafarroako Euskal Pilota Federazioak arituko dira elkarren artean lehian. Amaitu, berriz, maiatzaren 8ko asteburuan, ezker hormako finalekin.
Gipuzkoako selekzioarekin arituko dira neskak ere, ezker horman zein trinketean, nagusi, 22-azpiko eta jubenil kategorietan.
Hona hemen ligaxkako Gipuzkoaren egutegia:
Martxoak 13ko asteburua: Araba-Gipuzkoa
Martxoak 20koa: Gipuzkoa-Nafarroa
Martxoak 27koa: atsedena
Apirilak 3koa: Gipuzkoa-Bizkaia
Apirilak 10ekoa: Errioxa-Gipuzkoa
Azken faseko datak, berriz, honako hauek dira:
Apirilak 17ko asteburua: finalerdiak
Maiatzak 1ekoa: trinketeko finalak (Bizkaian)
Maiatzak 8koa: ezker hormako finalak (Araban)
Zorte on!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: