Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa. Ligaxkako azken jardunaldia

emakumeapilotari 1456132164303 Emakumea Pilotari | 2011-12-01 19:51

Abenduko lehen asteburua ate joka dugu eta ohartzerako heldu da Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa – Kutxa Saria ere ligaxkako azken jardunaldira. Larunbatean, hilak 3, jokatuko dira ligaxkako 5. eta azken jardunaldiari dagozkion partidak.

4. JARDUNALDIA

Iragan asteburuko emaitzen taula honako hau izan zen:


Azpiroz-Lucas

30

27

Garmendia-Gutierrez

Evaristti-Maddi Mendizabal

24

30

Manzisidor-Errasti

Etxegia-Maider Mendizabal

24

30

Redondo-Arozena

Gorrotxategi-Perez

16

30

Tijero-Beldarrain

Irazustabarrena-Argain

30

27

Garmendia-Semper

Jauregi-Lendinez

20

30

Arriola-Ugalde

Emaitza hauen ondoren eta azken jardunaldia jokatzeke dagoen arren, 1.mailan Redondo-Arozena eta 2.mailan Tijero-Beldarrain bikoteek hanka eta erdi dute finalean, orain arteko jardunaldietan garaipenak baino ez baitituzte eskuratu.

5. JARDUNALDIA

Asteburu honetan Debako eta Zarauzko pilotalekuak izango dira egoitzak. Ohiko moduan, bi jaialdiak ordu berean hasiko dira, 16:30ean, eta bakoitzean hiruna partidaz gozatzeko aukera izango da.


Garmendia-Semper



Etxegia-Maider Mendizabal

Manzisidor-Errasti



Irazustabarrena-Argain

Arriola-Ugalde



Gorrotxategi-Perez

Redondo-Arozena



Evaristti-Maddi Mendizabal

Garmendia-Gutierrez



Jauregi-Lendinez

Tijero-Beldarrain



Azpiroz-Lucas

Ordutegi ofiziala eta partiden ordena egiaztatzeko: kartelera

Jardunaldi honen ostean erabat zehaztuko da zein bi bikote sailkatuko diren zuzenean finalera, ezusterik ezean nahiko argi dagoen arren, eta zein lau bikotek eskuratuko dituzten abenduaren 17an Tolosan jokatuko diren finalerdietarako txartelak. Gogoratu maila bakoitzean aurrena sailkaturiko bikoak lortuko duela zuzeneko txartela eta 2. eta 3.postuetan sailkatuak izango direla finalerdietara igaroko direnak. Beste sei bikoteek agur esango diote txapelketari.


Utzi iruzkina: