Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa. Finalerdiak
Abenduaren 3an amaitu zen azaroaren 5ean abian jarri zen Ezker Hormako VI. Emakumea Pilotari Txapelketa - Kutxa Sariko sailkapen ligaxka, jardunaldiz jardunaldi eta pilotakadaz pilotakada Ordizia eta Idiazabal, Zizurkil eta Villabona, Zestoa eta Azkoitia, Urretxu eta Zumarraga eta Deba eta Zarauzko pilotalekuetan arrastoa utzi ostean.
Astebeteko atsedenaren ostean asteburu honetan jokaturiko dira finalerdiak, Tolosako Beotibar pilotalekuan. Bertan maila bakoitzean multzoko 2. eta 3. postuetan sailkatu direnak arituko dira nor baino nor finalerako txartelen bila. Finalerako zuzeneko txartela poltsikoan dute maila bakoitzean lehen postuan sailkaturiko bikoteek.
Hamabi bikotek ekin zioten txapelketari, sei maila bakoitzeko, eta seik jarraitzen dute lehian gaur gaurkoz, erdiek. Asteburu honen ostean, ordea, finalerako txartela eskuraturiko laurek bakarrik izango dute azken sari preziatua, txapelak, bururatzeko aukera. Honenbestez, hona hemen finalerdiak nola geratu diren eta finalera zuzenean nortzuk igaro diren:
Finalerdiak Abenduak 17 TOLOSA |
Arriola-Ugalde |
Jauregi-BaƱales* |
2. maila |
Etxegia-Maider Mendizabal |
Irazustabarrena-Argain |
1. maila |
|
Finalak Abenduak 23 HERNANI |
Hernani 1 |
Hernani 2 |
Jubenilak |
Redondo-Arozena |
Finalerdiko irabazlea |
1. maila |
|
Tijero-Beldarrain |
Finalerdiko irabazlea |
2. maila |
*Lendinezen ordez arituko da
Jaialdia 2.mailako finalerdiarekin hasi eta 1.mailakoarekin amaituko da. Finalak Hernaniko udal pilotalekuan jokatuko dira, datorren ostiralean, hilak 23.
Ordutegi ofizialerako: kartelera
Zorte on eta gozatu!
Iruzkinak
Utzi iruzkina: